XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Nola joaten den denbora!
-Ez nuen uste hain zaharra zenik! Dena dela
-Halterofilia egin duelako, seguruenik.
-Berdin da korbata gorriekin ibiltzen bazarete ere.
-Ezin duzue usaina disimulatu
Gizonak irakurri berria zuen aldizkariaren ondoan zegoen Crunch txokolatina bereganatu eta zorrotik atera zuen.
-Zer esan nahi duzu?
-Polizia naizela?
Autobuseko azafata berria inguratu zitzaien.
-Barkatu.
-Zu izan zara kafea eskatu didana, ez?
-Ni izan naiz, bai.
-Eskerrik asko
Ontzia hartu eta mahaiaren hutsune borobiletako batean kokatu zuen.
-Niri ere ekarriko al didazu?
-Hutsa eta azukrerik gabe, mesedez
Hala zirudien, irribarrea nahi graduraino bil edo zabal zezakeela, soinu-jole on batek akordeoia bezala.
Autobidearen inguruko argi laranja kolorekoak zehaztasunez ikus zitezkeen ordurako.
Industrialde zabal batekoak ziren denak, eta distiratsuenak hiru tximini luzeren buruan zeuden kokatuta.
Beste argi batzuk, Zaragozakoak, pittin bat aurrerago zeuden, horizontearen pusketa haundi bat hartuz.
Eta izar bat ere bazegoen, han goian, beiradura urdinaren erdian, bakar-bakarrik.
Artizarra, ezpairik gabe.